Basque Public Television & Radio // EiTB: Aro berria, egoitza berria. Euskal Hiriaren pantaila

Bart gauean, estreinaldi eguna izan zen EiTBko barruko nahiz kanpoko jende anitzentzat. Traje berria, gorputzaldi berria eskatzen duen aro batentzat. Apustua hor dago: Euskal Telebista, moderno eta gertuko bat egitea. Bilbon zelofana ez zen falta izan.

Orain, zelefonaren azpian, dagoen opariari erreparatu behar zaio: Egoki kudeatuz eta erronkari helduz. Aro berriari erantzuteko makineria erraldoia; digitalizazio, partehartzailetza, berrikuntza, sormena eta global/lokal sareen parametroen arabera kudeatzen den telebista moderno, ireki eta publikoa birpentsatu eta berregitea da erronka. Barruan dagoenari so eta kanpoko seinaleak jarraituz. Ardura handia da. Izan ere, azken batean, Euskal Hiriaren gizarteratzeaz ari bagara, diot berrikuntza ekonomi, gizarte eta kultur baliotara itzuliz; hiritarrarentzat, euskal gizartearen autoispilu eta lehen mailako erreferente bat da EiTB, duda barik. Horrexegatik, ardura handiarekin jokatu beharra egonen da aurrerantzean. Gizarte sortzaile baten atezuan gaudenean, hiritar ororentzat, eraikitzear dagoen Euskal Hiriaren pantaila handia izanen baita EiTB, duda barik.

Heldu ba.

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.