Gaindegia > the institution for the Basque geographies’ data compilation / Euskal (Herriko) Datuak

As a researcher, I was grateful to start using the different data compilation made by Gaindegia. I congratulate them on starting to collect data from three different administrative Basque entities: the Autonomy, Navarra and the three French provinces. Even though I consider myself a qualitative social scientist rather than a quantitative one, it is appropriate to have regional institutions that care about conglomerate quantitative data analysis for the whole Basque territory. For my research interest on #CityRegions, this information is more than helpful as a raw material.

Iragan ostiralean, Donostiako Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan, Gaindegiak bere 2007ko txostena aurkeztu zuen:

1- Funtsa:
Euskal Herriko hiru eremu administratibo, EAE, Nafarroa Garaia eta Iparraldea, hurrenez hurren harturik, datu sozio-demografikoen hasierako lehengo hurbilketa (Eustat eta Eurostat-en datuetatik abiatuta) moduan aurkeztua.

2- Oso gainetik:

  • Hiru eremu administratiboek batazbesteko 3 milio biztanle.
  • I+G gastuaren probintzien ranking-a +tik -ra: Gip/Biz/Naf/Ara/Iparr.

3- Aurrerantza begira, ekarpen moduan:

  • Euskalde mailako eta tokian tokiko datuen estrapolazioaren beharra ondo legoke.
  • Sistemikoa: Hau bai dela oso beharrezkoa nere ustetan. Analisi sozio-ekonomikoetan, egungo Berrikuntzaren paradigmaren ildotik, datu partzelatuen (etxebizitza, demografia, zergak, garraioa, lanbide heziketa, merkataritza,…etab.) analisia lehenengo mailako oinarrizko azterketa da. (Aipatu gaiok, agertzen dira txostenean). Dudan kezka, honakoa da: Egungo errealitatea, posizionamenduaren teorietatik egiteak, mugak jartzen dizkigula hasiera hasieratik. Alegia, honako ezagutza edo problematikak alorka, lehenengo mailako ikerketa datuok lortzeko bidean jartzen gaitu. Hala ere, errealitate konplexuak, gizarte, ekonomi, kultur eta bestelako faktoreek osatzen dute; eta egun, ikerketak, analisi sistemikoen beharrean dago.
  • Adibidez, I+Gren gaia jorratzerakoan, bakarrik gastuaren ikuspuntuari ari gatzaio. Haatik, egitura instituzionalaren inguruan eta honen baliabideen funtzionamenduaren inguruan. Ez da gutxi. Baina dagoeneko, berrikuntza ezin dugu b-arekin idatzi. Bada garaia, Berrikuntza, guztian txertatua egotea.

4- Txostenaren moldeari zein datuen aurkezpenari erreparatuz, eta Euskal Herrien ikuspuntuaren bilakaera naturala izan daitekeen, Euskal Hiriaren formulazio prospektiboaren aritik, agian, bertan aurreikusia zegoen baina azkenik agertu ez zen Saratxagak zertzelatzen dituen eszenarioarekin bat nator. Eszenarioa, jakintzat ematen diren bi faktore (eta askorentzako agian oso berritzaile ez) baina aldi berean elkarlotuta, potenteek osatzen dute: Hezkuntza eta Inmigrazioa.

Datuen baliogarritasuna eta lanaren hasierako urratsaren ekimena kontuan izanda, ondo legoke, aurrerantza begira, ikerketa datuok, lantzen eta analisi sakon eta ikuspegi sistemikoz gain maila eta sektore ezberdinetako eragileekin elkarlanean aritzeko lantresna izango balira. Azken batean, politika publikoen mesedetan eta objektibotasunez (eta ez iritzi merkeetan oinarritzen diren kontsigna partidista sinpleentzako bazka) deitzen zaio herrigintza, oinarrigintza edo dena delakoa (gutxienekoa izena), elkarrizketa tekniko-akademiko eta zientifikoaren kulturaren atezuaren mesede eta itxaropenean.

DSC01128

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.