Catalunya 27S: The outcome of a paradiplomatic and postindependentist international strategy. (Published in Norabidea platform).

#CATikasgai

Katalunia eta Bartzelonak badute berezko lekua Mediterraneoko eremuan eta Munduan. Nola jokatu da, zure ustez, alderdi intelektualetik Katalunia eta Bartzelonaren nazioarteko dimentsioaren gaia batzuren eta besteen aldetik?

Catalunya 27S: Nazioarteko estrategia paradiplomatiko postindependentistaren ondorio.

Igande honetan, urteetan autokonbentzimenduz sentsibilitateak lantzen joan eta erabakia sukaldatu ostean, katalandarrek bozka emango dute. Zehazki, erreferendum baten instrumentario demokratikoa, debeku ‘legala’ eta kristalezko sabaia dugun Estatu espainiarrean, zirrikituen kudeaketan aritu diren gure kide katalandarrek erabakia gauzatuko dute. Eta edozein delarik emaitza, traben gainetik, zubigintza bidezko borondate eta teknikak uztartuz, nola edo hala, debateaz gain, joko-arauak aldarazteko estrategia gailendu baita Catalunyan. Eta jadanik horregatik bakarrik bada ere, abertzaletasunak postindependentziara bidaiatzeko (eta geratzeko) pasaportea irabazi duela esan genezake.

Baina jar gaitezen serio: Zein izan da gauzatzen ari diren urrats historiko-politikoan, Bartzelonak eta Catalunyak nazioarteko dimentsioan jokatu duten papera, zedarritu duten estrategia eta egun duten erronkaren aurrean, erabakiorra izango duten nazioarteko aitortzaren (ez soilik jadanik internal affairs-eko nazio aitortza) hurrengo eguna, postindependentziaren eguna alegia?

Grand Place aldizkarian ‘Hiriak eta Nazioak’ artikuluan argitaratuta nuen moduan, nazioak metropolitatze prozesu oso sakona (eta ez hain bistakoa) bizitzen ari dira beraien barne zein kanpo harremanetan eragin zuzena izanik. Honela, Catalunyaren egungo egoera, beste modu batera ezin dugu ulertu: kontzientea izan den estrategia nazional metropolizatu baten moduan uztartua izan baita. Alegia, Catalunya (Euskal Herria eta Eskozia moduan) hiri-eskualde diren nazio txikien taxonomia jarraitzen du, nahiz eta bere barne prozesu eta nazioarteratze-estrategia oso bestelakoak izan heuren artean (UACES Europar kongresu akademikoan aurkeztu/eztabaidatu moduan). Catalunyaren nazioarteko dimentsioa, apurka-apurka lortutako presentzia eta posizionamendu estrategiko baten emaitza izan dira. Eta susmoa dut, #27S-rako ia hiru egun falta direnean, jasotzen den emaitzaren kudeatzaile erabakiorra ez direla Mas edo Raxoi jauna izanen; nazioarteko jokalarien indar-koerlazio eta interesek erabakiko baititute Catalunya-ren etorkizuna, beste hainbat jokalarien artean.

Izan ere, berrikuntza politikoaren parametroetan, abertzaletasun/nazionalismo/indepedentismo/sezesionismoek [*] geroz eta gehiago eragin behar diote kanpo-harremanetarako jarduerei, ekintzailetasun paradiplomatiko jarrai eta saretu bati, sarri ikusgarriagoak (salgarriagoak?) diren barne-dinamika eta mobilizazioak bezain beste. Eta kasu honetan, egin kontu, Olimpiaden ostean, Bartzelonako hiri-marka (city branding-a) garatuz joan hala, hiria (eta barneko hiri-eskualde konstelazio osoa, elkarrekin), Catalunyaren itsas-gidari izan dela hamarkadetan zehar. Barneak, kanpokoari erantzunez, eta alderantziz modu estrategikoan, Estatu espainiarren desinbertsio eta berrenzentralizatzea gailenduz paraleloan.

Hiru #CATikasgai hemendik beraz, gure lanketarako (copy-paste-a ez baita oso gomendagarria, inoiz):

1.- Non daude gure hiriak estrategia honetan? Bilbok lideratzen badu (autonomismora edo mundu-mailako jokozelai batetara?), ba al doaz atzetik edo parean, Donostia, Gasteiz; eta orain Iruñea? Eta iparraldeko dimentsio europearra (ahaztuta al dugu)? DSS2016EU, Tabakalera, SPRI, MCC, Etxepare, Euskal-etxeak…eta hamaika erakunde baditugu hamarkadetan: ba al goaz nazioarteko estrategia eta branding batekin? De facto-zkoak soilik kontatzen du hirien munduan, mundu errealean. Beraz, Basque Country branding-a ez da Jaurlaritzatik soilik egin beharreko kontua, ezta? Anitz adibide ditugu hori frogatzeko.

2.- Abertzaleon nahi (emozional) inplizitoaz gaindi, zer ekarpen egingo lioke nazioarteko eragile berri batek Europar eszenatoki eguneratuari? Independentzia materiala, alegia, jateko kontuaz ari garenean, zein izango litzateke gure menu asimetriko territoriala, zenbakitan? Bestalde, ene iritzian, okerra, edo gutxienez irrealista da pentsatzea, leku bat merezi dugula (bakarrik nahi dugulako, eskubidez nahi dugulako). Barka, besteek ematen digute aitortza (ez dezagun ahantz). Eta hori paradiplomazia eta ekintzailetasunarekin jorratzen da, ez banderekin (soilik). Badago lana.

3.- Nola garatzen da modu jarrai eta ekintzaile batean, paradiplomaziarekin elikatutako estrategia postindependentista bat[**]? Zentzu horretan, erabakitze-eskubideak nazioartekotze-estrategia oso kontuan hartu beharko luke ikasgai moduan, ene ustez behintzat, Catalunyako segunduak kontatzen ditugun honetan.

Segundu laburrak ditugu #27Srarte. Baina, abixatu ziguten, luzea izango zela (post)independentziarako hurrengo eguna: mendea eta segundua gururatzen ziren lekuan gertatzen zela zehazki. Urrin eta gertu (guztien artean) sortu behar dugun aberrian. #HanIzanikHonaGara

Dr Igor Calzada MBA

Oxford, 2015eko Irailaren 24an.

[*] Denak zaku berean, zehaztasunak ez dira beharrezko agian orain, 28S-an baliteke baietz berriro ostera.

[**] Dagoeneko oso smart ez den estatu bateko bizilagun garen ezkeroztik. El Pais-en argitaratu moduan.

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.