Basque language from the USA Diaspore in Boise > Euskara 2.0

This presentation was given from a Hotel in Boise (Idaho). The initial idea of the activity was suggested by the Machine-Tool Institute that every year organizes an event where Basque language avant-garde research is treated. The title of my presentation was Basque 2.0 and this aimed to address the technological facilities that could enhance Basque language social and business opportunities.
VideoConference from the BasqueC to USA:
VideoConference from USA to the BasqueC:
Part 0/II:

Part I/II:
 
Part II/II:

Euskara2

View SlideShare document or Upload your own. (tags: blogosphere blogosfera)

Normal 0 21

MicrosoftInternetExplorer4

<object
classid=”clsid:38481807-CA0E-42D2-BF39-B33AF135CC4D” id=ieooui>

AEBetako Portland-etik Seattle-era gidatzen nihoala, mundu globalizatuan gure hizkuntza, euskarak, eduki lezakeen tokiaren
inguruan hausnartzen nabil.
Izan ere, IMH eta Ahize-k antolatuta, 30/10 Mintegian, Euskara 2.0: Hiritartasuna hitzaldiarekin parte hartuko baitut. Jadanik bidenabar, AEBtik Euskal Herrira konektaturik burutuko dugun bideokonferentziaren lekua erabakia dut: Boise (Idaho). Boise-ra bidean nihoala beraz jarraian, nere hitzaldiaren zenbait gogoeta, Berria-ko irakurle, zurekin konpartitu nahi nituzke, AEBko koordenadetatik:

Zein izan liteke euskararen egoera globala?

A) Nere erantzun posiblea: Mundu globalean, Euskararen GloKalizazioa ote liteke erantzun posible bat?

Alegia, egungo testuinguruan, gauza orotarako, mundu globalean, txikitasun eta nortasun lokalek garrantzia hartzen ari diren ideia litzateke GloKalizazioa. Hartara, dudarik ez dut, gure hizkuntzaren txikitasun horrek, izan lezakeela bere lekua mundu zabal, anitz eta azkar honetan. Are gehiago, geroz eta planoagoa (Friedman) den ziberespazioari erreparatzen badiogu. Horra hor ba, nere hausnarketaren abiapuntua:

A.1.- Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dut, trantsiozio bat: Euskararen Unibertsotik, Euskara google-hizkuntza modura kontsideratua izaten hastea. Honako hau, epe luzerako erronka litzateke jakina, baina mailakatuz ibili daitekeena. Zeren azken finean…Axola al dio lekuak? Hizkuntzek egun, hirugarren espazio dugun, ziberespazioan ari dira lehian. Eta beraz, gure hizkuntza ezin al da inon baino hobeto mundu horretan murgildu, lehiakortasun abantaila etekin handiagoak lortuz, beste hizkuntzen alboan. Axola al dio ni neu Boisen izatea? Ez, esango nuke beraz.. Are gehiago, Seattle edota Portland, eta munduan zehar barreiatuta euskara hiztunak ere aurkitu ditut, badira (!). Hartara: “Euskara, gutariko, euskal hiztun bakoitzaren maleta beharko luke izan aurrerantzean geroz eta digitalagoa izango den mundu honetan.” Erronka, hiztunak, Euskal Herri geografia barru eta kanpoan, konektatuak egotea litzateke.

Sakon dezadan gai honetan: Mundu mailako hizkuntzen analisia egiten badugu egun, hiztun kopuruaz gain, hiztunen konektibitate digital maila aztertu beharko genukeela proposatzen ari naiz, zuzen-zuzenean artikulu honetan. Ez digu ezertarako balio, euskara (0,8 Miloi hiztun) hizkuntz gutxiengotu bezala, txinatar mandalinarekin (1.120 Miloi hiztun) erkatzea. Axola beharko ligukeena, sarean euskararen presentzia handitzen joatea litzateke, besteak beste, nazioartera begira baina baita gure hizkuntzaren hiritartasun nozioa egituratzen joan ahal izateko, espainolarekin ezezik, gerturatzen eta barneratzen ari zaizkigun beste hainbat hizkuntzen kudeaketa orekatua egin asmoz. GloKalizazioa beraz, ez da soilik nazioartekotasun kontu bat; gure muga fisikoen barruan ere hizkuntz aniztasunaren bermea eta elkarbizitza aurreikusi eta kudeatu behar ditugu. Alegia, euskarak ba al du lekurik
galdetuko bagenu, nere iritziz, erantzuna baiezkoa litzateke dudarik gabe. Neretzako erantzun posible horren posizionamendu berriak izen bat izango luke: Euskara 2.0. Alegia, Euskara 2.0 aroan sartu eta euskara google-hizkuntza erdietsiz (gure  norbanakoaren maleta bihurtuz), gure mugen barruan eta mundu zabalean. Nola lortu hau? Bata, sarean euskararen presentzia aktibatuz eta biga, hizkuntza “bizia” egunero eginez, gizabanako eta komunitateei lotuta, edonondik edonora. Argudio honi eusteko, bi datu maneiatzen ditut: Bata, Eusko Ikaskuntzaren euskal nortasunaren txosten batean aipatzen den bezala, euskararen normalkuntzarako gizarte mugimenduen egokitze prozesu azkarra eta jarduera aktiboa ziberespazioaren eremu batzuetan (blogosferan batipat). Biga, Technorati neurgailua kontuan izanda, munduko 112.800.000 weblog daudelarik une honetan
interneten (2008 ekainak), euskaraz 7.523 weblog daude orotara. Laburbilduz, bi datu baikor bide honi eutsi eta erakunde publikoen aldetik baliabide gehiago jarri eta eraginkortasunez kudeatzeko gomendio zuzenarekin.

A.2.- Zein beharko luke beraz, Hizkuntza Gutxiengotu bezala, gure Estrategia? Diferentziazioarena beharko luke ezbairik gabe. Orduan, nola jar genezake balioan Euskara, marka gloKal bezala, edozein delarik euskarria?

A.3.- Horrek honako hipotesira garamatza orduan: Ez ote dugu agian gure herrigintzaren baitan, euskararen planteamendu estrategiko berri bat egin behar? Erantzuna, Euskara 2.0 litzateke. Eta guzti honekin, ez ote gaude jadanik Elebitasunaren Dikotomiaren Amaieran? Izan ere, gure herrian, 20 urteren buruan, euskara eta espainolaren hizkuntz-elkarbizitza kudeatzea ez baita izango erronka bakarra ezta? Esan beharra dago ere, ikastolen mugimendu eta hainbat eta hainbat gizarte mugimenduen kemenari lortu dela egun dugun euskararen normalkuntza maila (erakunde publikoekin nola edo halako elkarlanean). Eta hori azpimarratzekoa da ere, Euskara 2.0 aro berrian sartzen goazen neurrian, atzetik emandako urratsak zeintzuk izan diren. Baina nere iritziz, apika, hizkuntz aniztasunaren maila igoko denaren susmoa dut. Horrek, aurretik behartzen gaituelarik, aurrea hartu eta egoera prestatzen hastea, fokoa dagokion lekuan jarriz. Non daude beraz erronkak, Euskara 2.0 deitzen dugun, euskararen posizionamendu berri honetan?

B) Nere ustetan, Euskara 2.0 aroan, honako ekuazio hau litzateke orohar sistemikoki kudeatu beharrekoa: (a)Konektatuak + (b)Hiztunak + (c)Hizkuntz-Komunitateak + (d)GloKalizazioa.

B.1.- Etorkinen erronka berria  eta Hezkuntza-Sistemaren indarguneak kontuan izan beharko genituzke:

Orohar, ume etorkinen hazkundea ikusirik, 1998an 1.462 ume izatetik, 2007ko 63.376 umeetara igaro gara. Hazkunde esponentzial honen kudeaketa euskarari dagokionean, zein klabeetan burutu beharko ditugu?

B.2.- Eta guri dagokigunean: Euskal hiztun komunitatearen erronkak zeintzuk lirateke? Euskal(dun) HIRItarrak 2.0 bihurtu beharko genuke agian gu guztiok? Zein litzateke gure rol berria Euskara 2.0 aro honetan? Nolakoak behar dugu izan testuinguru? Nola jokatu? Irekiak, digitalak, sare-logikadunak, gloKalak, hizkuntz-hackerrak (bertsolariak bezala?), militantziatik marketingera igaroz, garbizaletasuna sakrifikatuz (?) Galderak asko. Baina ene ustez beharrezkoak.

B.3.- Euskara 2.0.ren espazio berri amaigabea den Blogosfera horretan,100%ean ari al gara aprobetxatzen berau? Alegia, Social Webak (birtuala) batetik eta Gizarte-Sareak (presentziala) bestetik elkarlotuta, herraminta-kaxa berri bezala eskeintzen dituzten aukerak ari al gara kontuan izaten? Euskararen presentzia duten espazio birtual eta presentzialak egituratzen ari al gara hor?

B.4.- Hiritartasuna: Ez ote gaude orduan Euskal Hirirantz lerratzen?

Azken urteotan, Euskal Hiriaren kontzeptua errealitatearekin txertatzeko bideak lantzen nabilenean, iruditzen zait hipotesi hau berriro planteatzen dela euskara hartzen badugu aldagai bezala. Alegia, guzti honek garamatzala, gizarte-konplexutasun maila altuago bateko errealitatea bat asumitzeko beharrera. Hori al da Euskal Hiria? Nere erantzuna baiezkoa da. Eta euskarari dagokionez, hiritartasun nozio bat aplikatzera behintzat eraman beharko liguke. Azken ohar bat gai honen inguruan:
Hiritartasuna aldarrikatzea, euskal gizarte-sare moduan ikusia, ez du esan nahi, landa (herri) vs. urbanoaren (hiri) hika-mika zaharra planteagarria denik egun. Alegia, ez dikotomia faltsurik sustatzea gomendatuko nuke. Baina noski, Euskal Hiriak bere baitan, Euskal Herriaren nortasun lokal guztiak jaso behar lituzke eta kanpotik etortzen direnekin elkarbizitzan jarri. Horra hor Euskal Hiriaren erronka: Euskal subjektibitate zentrala duen nortasun anitz  eta partekatuak sortzen joatea. Ba al du inork errezetarik? Ez dago errezetarik. Ekin, besterik ez.

Azken pasadizozko oharra: Boise-ko (Idaho) Ikastolako 16 umeak euskaraz hitzegiten ikusten ditut eta aldi berean, facebook-arekin daude etengabe konektatuak. Eta pentsatzen dut nere baitarako, posible izango al da, etorkizunean, Boise-ko ume hau, Urrestilako beste ume batekin, konektaturik…Euskara 2.0 horren 2.020 urteko adibide bizia izatea?

Boise (Idaho), 2008ko Urriaren 23an.

(2008ko Urriko Berriako Iritziak sailean argitaratua)

08imh3010triptikoa

View SlideShare document or Upload your own. (tags: citizenship google)

<object
classid=”clsid:38481807-CA0E-42D2-BF39-B33AF135CC4D” id=ieooui>

Igor Calzada will take part next 23rd October in the 10/30 Mintegia held by IMH and Ahize. He will appear via videoconference from somewhere in USA.
//
Igor Calzadak, parte hartuko du datorren Urriaren 23an, IMH eta Ahizek antolatzen duten 10/30 Mintegian. Bere partea bideokonferentziaz ematea da asmoa, nonbait AEBeatik zuzenean.

Here the Index of his presentation.
//
Hona bere aurkezpenaren Aurkibidea.

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.