Orkestra: Basque Institute of Competitiveness

Iragan, maiatzaren 18an Donostiako Deustuko Unibertsitatean, Lehiakortasunerako Euskal Institutua-Deustu Fundazioa aurkeztu zuten: Ibarretxe Lehendakari Jn., Ana Agirre Sailburua Anderea, Michael Porter (Cluster-etan aditua), Larrea, Azua eta Ruelas-Gossi Jaunek osatzen zuten aurkezpen ekitaldiko mahaia.

Komentario soil batzuk honen gainean:

Schumpeterren “suntsize sortzailea” aipatu zen. Horren atzetik, berrikuntza, lankidetza, ideien ekonomia (?), nortasuna, kapilaritatea, gizarte sareak eta kapitala, gizarte egituraketa,…ere besteak beste. Lankidetza publiko/pribatu Euskadik duen elementurik idiosinkratikoena azpimarratu. Azpiegituretan inbertsio handiak egin izana, industria birrasmatu eta gakoak eman izana 90. hamarkadan, makroekonomiatik mikroekonomiara salto egiteko beharra ikerketan alor horretan proposatuz eta tentsio intelektuala/pertsona kritikoen beharra goirapatu ziren.

Errealitatea hor dago. Ez dakit benetan ideien ekonomia den, baina dakiguna da, gizartea edonon parametro hauetan egituratzen dirauela. Eta guk, gure nortasun eta idiosinkrasiara egokitu beharra daukagu. Galdera aldiz bakarrik ateratzen zaigu: Zein distantziara dugu gizartea, botoa eman ez duen gizarte pasibo eta etsitu hori ere, benetakoak diren errealitate hauetatik, hauek, hitz “potoloen” jazkerarekin aurkezten zaizkigunean? Berrikuntza soziala, ere, erronka…Agian.

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.