2011/03/20 23:20:34.341 GMT+1

"Euskal Hiriruntz? Gizarte Berrikuntzatik Ekarpena" Elkarrizketak

  • Martxoaren 6ean, BERRIAko Igandea gehigarrian paperean soilik argitaratu den elkarrizketa "Kontzeptu inklusiboa da Euskal Hiria" jarraian. Bestalde, duela bi hilabete hedabide berdinak kaleratu zuen "Auzolab: Komunitate Lokalen Esnaldia" hitzaldiaren gaineko elkarrizketa hemen.
IMG_1031
  • Iragan otsailaren 22an Euskadi Irratian egin zidaten, "Euskal Hiriruntz? Gizarte Berrikuntzatik Ekarpena" nere Doktoradutza-Tesi eta kaleratuko den Argitarapenaren inguruko elkarrizketa. Hona bertatik pasarte labur bat, aurrerapen gisa:

IMG_0022

Hiria, euskararena, beste hizkuntzena. Bizikidetzarena, auzoena. Herriena. Konektatuena. Sortzaileena, erabiltzaileena eta alderantziz. Iritziena eta ideiena. Zurea eta nirea. Gurea. Baita zurea, zatozena eta atzean uzten duzunarena. Oroimenean gordeko duzunarena. Bizikleta eta kafearena. Hemendik, kanpora dihoana. Kanpotik barrura konektatua dagoena. Maletan daramaguna, pozik eta duin. Mundu zabalean leku bat duena, duin (berriro diot). Zabalik ikusten duguna, horrela sentitzen dugulako. Gurea ere, sentitzen dugulako. Handia ez, zabala. Hesirik gabea. Irlak? Bai, norberak aukeratzen dituenak. Ez inposatuak. Gibelekotik ikasiz, aurrekoa egiteko beldurrik ez eta atzekoarekin itsuturik bizi ez dena. Txikien, herrien, auzoen,…azoken…sare zabala. Geografi txiki ezberdin askoren atxikimenduaren baturarekin osatzen dena. Hiri-sarea.

Hiria, herrien konstelazio urbanoa, baita landatarra ere. Biak, batera, nahasturik.

Berria baina eraikin zaharrekin egina. Umeena. Umeentzako izango baita,

heurentzat uzten duguna. Urrunak gertukoekin konektatuak.

Geografiaren erpin batekoak beste erpinekoekin hartuemanean.

Elkarrentzute, Elkarrulertze, Elkar hitzegitearen hiria.

Elkar>hizketen hiria.

Hitzen hiria.

Euskal Hiria.


12. orrialdea: "Euskal Hiriruntz? Gizarte Berrikuntzatik Ekarpena" (FasTFatum/I.Calzada doktorea)

"Euskal Geografíak?"
euskal hiria geografías vascas euskal geografiak

Posted by: icalzada.2011/03/20 23:20:34.341 GMT+1
Tags: igor atxaga fastfatum innovación sociedad basque portland nevada geografías city doctoral ciudad-region publication for vascas elzo doktoradutza-tesia unibertsitatea calzada euskal ireland innovation hiri-eskualdea city-region red joseba vasca bernardo argitarapena mondragon phd geografiak tesis zulaika hiria geographies berrikuntza gizarte javier center tokyo of university dublin ciudad medias oregon projects social studies | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





Please answer this question to add your comment