Bowling Alone >> #Mugalari

It was Robert Putnam, the key author observing the social phenomenon that meant the foundation of the concept, Social Capital. His interesting experiment observing the bowling rooms, provided us an interesting perspective from which to compare, connect, or even benchmark the social diverse context and how we can find trust among social interaction networks. In this little essay, I connect different realities by looking through the lenses of Putnam and his bowling rooms, wherever they can find them.

Iritsi gara. Ia-bakoitza bere kotxean, hegoaldetik, muga zeharkatu, dagoeneko mugarik ez dagoen honetan, mugalari bihurturik. Iparraldeko Ustaritze aldera. Inor ez kaleetan, bizitza erritmo makala. AEB etorri zait flash azkar batean. Nevada-tik Tonopah bezala “middle of nowhere” baten gisako lekua ote hau ere? Depasokoa soilik? Eta gu mugalari.
Sartu gara, Bowling aretoan. Bi talde egin ditugu. Neskak, mutilak, denak nahastuak. Fair play noski. Algarak hasi dira, boloak lurrera. Batzuk garaile beste batzuk…murumakur. Batzuk ederki, beste batzuk kaxkar. Animoak, besarkadak eta laudorioak lau haizetara. Bertakoak, ixil eta algararik ez; gu gabatxo, beraien frantximenta ahotan.
Une batean, nere txandaren emaitza balekoa lortu ostean, 5-12, so so, lagunartetik aldendu naiz. Eskilaratik gora igo, eman dizkiguten zapata fashion gorri koloredun horiekin jantzita oinetan.

Hor goitik, begira geratu naiz. Eta begiak itxi ditudanean, Hillsboro-ra saltoa eman dut. AEBko paraje hotz haietan jarri dut gogoa. Negu hotz harietan, collective transport horren zai, ordu-orduerdiak Bowling aretoan ematen bainituen, hotzetik babesteko. Han auzoko latinoak nituen aterpekide. Ni ere han inmigrante diasporiko. Artzai diskontinuoa. “Ah es uste vasco” zen mexikar eta pampatik igotako horien komentario bakarrak; irripar sintzero batekin egoki lotutako opari afektibo xumea, beraien masailetatik ahora.

Bueltatu naiz, gurera, H.k garraxi egin didanean hor behetik. Jeisteko eta nere txanda zela. Gerturatu naiz bolategira. Eskumuturreko kamisa beltzeko botoiak solte ditudala, igo dut ia goraino, besoak bilustu arte. Kolore ezberdinekoak horiek denak, pisu ezberdinekoan artetik, aukeraketa arrazionalera jo beharrean, bitan pentsatu gabe, eta intuizio berebiziko batek bultzatuta edo, determinazioa bat hartu dut: Berdea.

Algarak atzean, oihuak eta animoak. Edariak ere baziren. Besarkadak, apustuak, izerdia, urduritasuna, grina, emozioa, umetasuna, parrak eta…

Entzungor ni.

Hor atzean, Hillsboro (Portland, OR) azken geltokiko latino inmigrante horiek begira nituela bezala sentitu naiz. Bi horiek, hor jarrita, heineken zerbeza baxoerdi xume bat hartzen. Artzai diasporiko inmigrantea ni Iparralde amerikanizatu horretan. Hegoaldeko ustezko mugarik gabeko mugalaria.
Bowling Alone
Orduan ohartu naiz, Robert Putnam-engatik nengoela horrela. Eta ohartu naiz ere gure koordenadetan zein ezberdinak garen, zein asimetrikoak. Zein mundu sinboliko handia osatzen dugun, gure berezitasun hori, beste aldeko edozeinekin alderatuz ezkero. Ohartu naiz, bolategi bowling horretan, geroz eta jende gutxiago joango dela. Baina gure, taberna zaratatsu, txoko, sozietate eta sagardotegi zenbaitetan ere, giro zaratatsu horretan, sarri ez dugula elkar-entzuteko adimen eta disposiziorik garatu. Sarri erabiltzen ditugun hitzak ere berdinak izan beharrean, benetako artxipielagoak garela. Irlak. Eta irlak ondo daude norberak aukeratzen dituenean, baina inposatuak eta inposaketak ez dira ez, gustagarri, desiragarri…eta esango nuke gomendagarri. Dogmak, nerean, gorrotagarri.
Sareak aipatzen ditugu baina agian ez gara konturatzen ari, gure ehuna dagoeneko pitzatuta dagoela, pipiak hartuta dagoela. Eta agian behar duguna, bestelako zerbait dela. Non daude jada ideologiak? Sarea, eraldaketa,…eta berrikuntza soziala ez ei da ba hori? Hitzetik hortzera badago zer esana oraindik.

Gerturatu naiz, geldirik geratu naiz, solemnidadez betetako egurrezko zolu dizdiratsu horren kobazulo horien aurrean. Ia makurtu naiz eta pixu guztia horko bola berde horregan jarri dut. Ni hustuta geratu arte. Bola berdea egurrezko zulo trenbide horren erdi-erditik ikusi dut ateratzen. Buelta eman dut, ez dut ikusi nahi izan. Egin dut. Orain nere aurrean, lagunen algarak, orruak, saltoak…begiak ertetzear dutela. Hopper-ren kuadro baten moduan izoztu ditut guztiak nere begiradarekin. Eta begiak itxi ditut. Ez dut ezer gehiago entzun nahi izan.
Eta hor goian, Hillsboroko bi latinoen begirada irripartsu moderatua, irudikatu dut. Nik ere irripar ñimi bat marraztu dut masailean eta igorri diet aterpekideei. Egin dut.
Strike   @Euskal_Hiria

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.