Undergraduates, Graduates & PostGraduates at the University of Mondragon, Business Faculty (Spain)

From April 2010 to February 2012, I was a lecturer for undergraduates, graduates and postgraduates in the following subjects: Strategic Management, Innovation Management, Territories & Networks, and Information Systems.

2011ren atezuan, Informazio Sistemen Kudeaketa eta Antolakuntzako GADE2ko ikasleei helarazi diedan eta beraiekin partekatu nahi izan dudan bideo xmas-a.

Eta hona xmas/gabon hauetan irakurri dudan gauzarik ilunena (!). Ez Popper ez Baudrillard…ni beti Teoria Kritikoan 🙂

  • Gora eta behera 2.0arekin (aholkulari eta sasi-aholkularien bazkaren mesedetan, being admirably irreverant, as usual).Jada errebolta honen azken txanpa eta pasarteak ez ote gara bizitzen ariko? Non bukatuko ote du guzti honek? Bukatuko ote al da inoiz? Edo zertan bilakatuko ote da etorkizunean? Ez al gaude Facebook erraldoiaren gailurraren azken pasartean edo? Edo monstruaren barrunbeetan, beste ezer jada ikusteko begirada lausoarekin? (…) Estrategikoki aztertuta badirudi Gizarte Sare batzuk, commodity bihurtu direla jada? Inoiz azkarren gizarteratu den teknologia bezala pasatuko da historiara, ez ala? Alegia, gizarteratzea ondo dagoen moduan, gizabanakoaren aukera askean oinarrituta dagoelako. Kontua da…Dagoeneko, mainstream dela ezta? Zer egingo dute SocialNetworks cia. hauek denak, bankuen moduan, beraien zerbitzuetara “plegatu” gaitezen? Eta paso egin ezkero? Hiritar eskubiderik bai paso egiteko? Ez da jada SocialNetworks fenomeno hori marketing mix-erako izugarrizko interfaze merke eta erangikorra bihurtu? Baina erosle edo marketing target izateaz gain…zer gara ba…SocialNetworks hauen altzoan?! Zer pentsatua eman beharko liguke? Hobetu al da gizabanakoen arteko komunikazioa, tresneria honekin? Susmoa dut, ezetz. Orain eta zorionez, pertsonen sinapsi eta neuronak, biologiko eta analagikoak dira, emozio eta esperientziak bezala. Udazkeneko hotz eta euria bezala. Pertsona “sentitzen” dugulako. Teknologiak ez aldiz. // Oraindik salto handia dago, gizarte zibilaren mesedetan jartzeko tresneria fast guzti hauek.

  • View more presentations from Katie Laird.

    Teknologia honen balioa soilik instrumentala dela aurreratu nezake agian. Alegia, ba al dago zerbait interesgarria mainstreamean? Berrikuntza, gizarte berrikuntza aurkitu nahi badugu, mainstream eta gossip-place…gutxi gutxi…Egia esanda. Hor ez dago ez…Hartara, non dago beraien bereizgarria honezkero? Orduan etortzen zait, BlueOceanStrategy-ko StrategicManagement klaseko nere adibideak. Eta agian…FB jada ez da BlueOceanStrategy…inondik inora. Atilak zapaldu duen belarra da. Zapaldua, ikutua, erabilia dagoen kontinente digital erraldoia. Zaratatsua, oso. Irrespetuzkoa oso. Instrumentala….ere…OSO. Alegiya, to be or not to be (active in) Facebook. That’s the question. (…) Zer ekarpen egin diezagukete…publizitatez heuren ROIaren uzta jasotzen hasteko tenorea iritsi zaienean? Eskapoan gabiltzanean YouTube-ko publizitate subliminal edo ez hain diximulogabetik? Nahi al duzu nere “laguna” izan? (Etzekiat ba…ezagutzen ez hautenean…edota…sare-kontrola soilik denean, azken funtsa…). Bai eta zera ere! Ez diat hire laguna izan nahi eta kitto 🙂 Alegia, laburbilduz, zer (kristotan) amaituko da hau guztia, amaitu behar bada inoiz? Zeintzuk dira bilakera posible horiek? Prospektiboki frogatu ahal izango bagenu, ebidentementean, Facebook (eta beste hainbeste), izkutuko zurikeriatan ibili diren publizitate agentzia enkubiertoak izan direla (sos!), azken finean. Bluff. What a deception…Oh, is the way it is, man. Zer diozue? Non geratzen dira parametro neurgarri eta arrazionalak, burbuila inmobiliario, finantziero eta jada ekonomiak bluff egin zuenean, honako hustasun krisialdi latza den desertu hau pasatzean; SocialNetworks-ak, gure bizilagun gertukoena bihurtu denean, gure cosmopolitanismo domestiko honetan, jada (!). (Aupa Mark….earra montau duk, dedio. Nere galdera duk…eta ze kristo egin behar duk orain? Agian heuk ere ez dakik. Biba gu eta…) *Baina harritzekoa…Gade3koan, landutako eta eztabaidako noraeza estrategikoa igertzen denean, 2.0 flotadorea hartzen da? Krisialditik atera ez jakin eta zarataren mundu low-cost horretan sartzea erabakitzen du enpresak. Ikasleak, orohar errealitatea ikutu daitekeela somatu dute, bai eta Estrategia ez dela arrotza. Ukigarria (neretzako inoiz baino ezinbestekoagoa, dudikpe:) *Gade2koan, Iruro taldeak, Carmina Buranaren Orff-en musika apokaliptikoarekin ileak edo gutxienez larruazala oilo ipurdiaren moduan jarri zigun. Mezu apokaliptikoa Zuckerberg eta Schmidt deabru bihurtu eta Facebook eta Cia-ren azpiko trama organizatiboa, Hitchcock-en film baten moduan errepresentatu zuten Markel, Iker, Oinatz, Ander eta Ibaik, heuren “Agur Pribatasunari”. Zorionak. Emailen afera berrikusten joatea ezinbestekoa da Facebook vs. Google-en norgehiagoka konpetitiboaren giltza izan baitaiteke. Markelek Lawrence L.-en pistari jarraitu dio, eta hori: Ez ez pista txarra ere ez. Pertsonalki hacker-rraren etika irakurtzea gomendatu diet. *GADE2koan, 4.0 taldeak, “Enpresa Sareak: 2.0 Marketinaren etorkizuna?” izan da landutako ikerketa galdera. Txukun eta eskema moduan egoki azaldua. Oier, Irati, Itsaso, Yvette eta Naia, zorionak. Duda barik, ondorioak berrikusten jarraitzea ezinbestekoa izango zaigu, galdera asko aidean.
    Social Networks horiek, enpresari orain egokitzeko bidean ei daude, horretan tematuta, teknologo eta beste biderik irudikatu ezinean dabiltzan enpresa/erakunde barruko gestoreak. Hori ei da egungo errealitate aztoragarria, sarri, nahastua.Edo ezagutzen dugunaren azken pasartean bai behintzat.

  • Bitartean, konektibitate hausturak areagotzen…eta hara…klase baten eta beste baten inguruan, kontzeptu bat azaleratu da behin baino gehiagotan. Kontzeptua burura etorri zitzaidan rekurrente, eta bota ere, bota nuen, esanahia gero aurkituz. Eta hor geratu da, estankatua. Irmo, intxortako lubakietako gerrate zibileko metralla gisa. Pega-pega eginda. Ezin askatu. Borrokan, denbora preziatu gehiagorik ez galtzeko erabakiarekin, hor geratuko da. Eta punto. Hemen partekatzen dut. (…) Gaur ikasle baten ahotik entzunda, (Lubaki bandaren oroitzapen/garaiaz edo, ohiartzunak sentitu ditut inkluso, -gora nostalgia-), bere horretan geratu da, nere kontzeptu sortaren inguruan. Diot: Lubaki Digitala. (…)                                        *GADE2ko Leibar team-ak hartu du berriki hitza: Ondo. Sakontasuna hartu zuen heuren proiektuak. Makroekonomia, Munduko Ekonomia eta Konektibitate Digitala herrialdeka dituen hartuemanen inguruan aritu ziren. Labur eta sintetiko. Porter, Venezuela eta Antonio Yabar-ren liburukote hori etorri zitzaidan behin eta berriro, “Cambio Social” deitzen zen huraxe. HegoAmerika hartu genuen hizpide, bertan Brasil eta Chile bezalako herrialdeak. Noski, ezin Negropoten ahaztu istorio guzti honetan. Esti, Ane, Miren, Iosune eta Sarak “Konektibitatea garapenerako giltza?” ikerketa galdera aukeratu zuten. Zorionak. Proiektua ona, baina lan egitean aurkitu duten sakontasuna aipagarria, eta hobea. Ekin&Jarrai.
  • Gero etorri dira, goizeko smartphone ingelesez aipatu eta arratsalden, swift neuronal-linguistikoari ON egin, eta mugikor aurreratua esateko tenorea. Smart zer? Smartphones? Iphone, Blackberry edo Android?
    Zer nahiago duzu horra menua? Zer itxura hartu nahi duzu? Segapotoa
    jada pertsonaren estereotipatzearen ikur bihurtu baitzaigu. Apps-ak gora eta apps-ak behera. Kaletik oinez, pantailatxoari begira, ikur paganoa, amen.
  • Pribatasuna: Mark heu berriro ere gogoan izango haugu…espreski…gu gogoan ez edukitzeagatik. Hain xuxen ere. Hi, Lawrence gogoan izango zaitugu, baina kasu honetan, heu bai creativecommons-arekin eta remix culture-arekin  zenbait hausnarketa interesgarri gogora ekarri dizkiguzulako.
  • Eta orain WIKILEAKS! Himanen eta Castells-en hacker predikzio guztiak betez. Itzel. Hau dibertigarri jartzen ari da. San Franciscon txikano batek esan zidan moduan “el rufo está likeando…” edo the roof is leaking! Itoginin premiarik bai? Edo, uholdeak gainezka egin dezan arte itxoin? Itturria ixtea bada soluzioa? Zeinek ixten du itturria? Zergatik? Zeren beldur? Zeinek ireki du? Zein da Marylim Manson gauez bolumen altuan insomnioak jota Estokolmoko loft bitxi batean pasatzen dituen ustezko hacker Mr. Assange argi edo alproja? Zer da egia? Zer da gezurra? Trumanen show-a al da guztia? Teloia ireki…eta zer agertzen da?! Txan-magoa! 🙂
  • Cloud computing-a edo hodeietan…hor…nonbait dagoen ikasle horri, hodeietatik download interesgarriren bat jeitsi, komentariorik egiteko gonbita luzatzeko beharrik ez, itxuraz. Erne, hodeietan egotea ez du ajola, garuna olioztatua eta konektatua badago, bederen 🙂 Odei, jeitsi hadi hodeiatik, please.
  • Smart zer? Smartphones? Iphone, Blackberry edo Android? Zer nahiago duzu horra menua? Zer itxura hartu nahi duzu? Segapotoa jada pertsonaren estereotipatzearen ikur bihurtu baitzaigu. Apps-ak gora eta apps-ak behera. Kaletik oinez, pantailatxoari begira, ikur paganoa, amen.
  • Azkenean,
    e-book-ak: Ipad vs kindle lehia hizpide. Lehia estrategiko/teknologikoaren humorezko bertsio publizitarioarekin, irripar bat botaz, bukatzeko.
  • (Txirrina)
    class
    Beste lecturer batzuk hartuko ditut…kontatzeko…istorioak kontatzeko…(zorionak txipi/josi/naiara)(arbela berde eta tiza txuria, itzel! good, I love it)
    Bihar ostera, english-ez, izango ditut aurrean, Bidasoako mugalari ikasleak. Ni lecturer eta heurak Strategic Management hizpide, heuren proiektuekin. Zein baino zein ezberdinagoa. Egokia beraz. Ea ba, zer moduz dihoan. Ondo gidatuak lau proiektuak. Rapidaptación-ekoak baino zerbait “autentikoagoa” egiten badute aurkezpena…Well done!
    //
    To sum up:
    Eta guzti honi deitzen diote Bolonia? Learning-by-doing…aspaldiko kontua da bada, hortan segituko dugu, betiko lez. Batzutan Lecturer/Irakasle moduan Lenin-bai-duin egiteko tentazioa sartzen bada ere. Sistemak aldatzea, ezpaitu faktore bakarrak aldarazten. Eta Boloniarako sistemikotasun pedagogikoa ezinbestekoa da. Ekin&Jarrai…eta gurean…Try&Change! 😉
    Ps:
    Teamworking-a eta gero, hau irakurtzean, sentsazio konpartitu bat izan dut. Eta intuizioak ondo jarraitu izanaren sentsazioa ere. Batzutan katxarrerian erortzen gara…eta arazoak eta katxarreria…elkarrekin doaz. Soluzioa, beti da pertsonena. Oraindik ere, zorionez.

    Lubaki Digitala TM Classroom#1.

No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.